Gabarra
Gabarra zaharberritu egingo dute, "etor litezkeen arrakastak direla eta"
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Athleticek, Bilboko Udalak eta Itsas Museoak ostiral honetan aurkeztuko dute ontzia zaharberritzeko proiektua.
Athleticek iragarri duenez, 2013tik Bilboko Itsas Museoan dagoen gabarra historikoa zaharberritu egingo dute, “etorkizunean etor litezkeen arrakastak direla eta”.
Athleticek, Bilboko Udalak eta Itsas Museoak hedabideak deitu dituzte ostiral honetarako, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.
Bertan izango dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea; Lorea Bilbao museoko presidente eta Euskara, Kultura eta Kirolaren diputatu forala; eta Aitor Elizegi Athleticeko presidentea.
Besteak beste, hauek ere izango dira ekitaldian: Jon Ruigomez Itsas Museoko zuzendaria, Luis Gabiola Portuko Agintaritzaren Operazioen zuzendaria eta Jose Angel Iribar eta Daniel Ruiz Bazan zurigorri historikoak.
‘Athletic’ gabarra materiala garraiatzeko eraiki zuten 1960an, Erandioko Celaya Ontziolan.