37. Jardunaldia
Athleticek Leganesen aurka galdu eta Europatik at geratu da (0-2)
Erredakzioa
Unai Simonen txartel gorriak kalte ikaragarria eragin die zuri-gorriei eta ezin izan dute aukera garbirik izan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek ezin izan du Leganesen aurkako partida irabazi (0-2) eta Europa Ligako postuetatik at geratu da. Izan ere, Unai Simonek lehen zatian ikusitako txartel gorriak erabat aldatu du taldearen planteamendua.
Bigarren zatian, Leganes izan da talderik indartsuena. Ondorioz, Miguel Angel Guerreroren eta Assaleren golen bitartez, garaipena lortu dute madrildarrek.
Horrenbestez, Gaizka Garitanoren taldeak ez du hurrengo denboraldiko Europa Liga jokatuko eta denboraldiko azken partida presiorik gabe jokatuko dute zuri-gorriek, Granadaren aurka.
Fitxa teknikoa
0 - Athletic: Unai Simon; De Marcos (Capa, 71. .min), Yeray, Nuñez, Yuri; Unai Lopez, Vesga (Dani Garcia, 82. min); Williams (Villalibre, 70. min), Sancet (Iago Herrerin, 20. min), Muniain; Raul Garcia (Kodro, 82. min).
2 - Leganes: Cuellar; Siovas, Rodrigo Tarin, Bustinza; Ruben Perez, Amadou (Aviles, 78. min); Bryan Gil, Eraso (Roque Mesa, 61. min), Ruibal, Rosales (Assale, 72. min); Manu Garrido (Guerrero, 61. min).
Golak: 0-1, 79. min: Guerrero; 0-2, 90. min, Assale.
Epailea: Martinez Munuera. Txartel horiak: Raul Garcia eta Muniain (Athletic); Eraso, Bustinza eta Ruben Perez (Leganes). Txartel gorriak: Unai Simon (Athletic).