Urriaren 10ean
Urrutiak 10 milioi euroko defizita aurkeztuko du Bazkideen batzarrean
Erredakzioa
ETB-k jakin ahal izan duenez, pasa den denboraldiko kontuetan 10 milioi euroko defizita izan zuen Bilboko klubak Fernando Garcia Macuaren presidentetzan.
Josu Urrutiak, Athleticeko presidenteak, 10 milioi euroko defizita aurkeztuko du urriaren 10ean egingo den Bazkideen batzarrean. Pasa den denboraldiko kontuei dagokio defizita, Fernando Garcia Macua Bilboko klubeko presidente zenekoa. Hala ere, Macuak klubak superavita izango zuela adierazi zuen Athleticen hauteskundeetan.