Derbia
Real eta Athleticek postu desberdinetik egiten diote aurre derbiari
Erredazkioa
Zuri-gorrien puntu gabeziak etxekoei egin diezaioke mesede, Realak 7 puntu ditu eta Athleticek 2 soilik.
Athleticek eta Realak urteko lehen derbiari egingo diote aurre asteburu honetan. Iaz bezala Anoetan izango da lehen neurketa, baina taldeak desberdintasunekin heltzen dira, batez ere aulkietan. Philippe Montanier Realean eta Marcelo Bielsa Athleticen. Ordutegian ere aldaketa egongo da, aurtengoa guerdiko 12etan jokatuko da igandean.
Philippe Montanierren taldea sailkapenean hobeto kokatuta dago, zortzigarren dira zazpi punturekin. Txuri-urdinak lehiakorrak dira Anoetan eta jokoan zeuden sei puntuetaik lau eskuratu dituzte. Futbol minutu erakargarriak eskaini dituzte, adibidez, Bartzelonaren aurka bigarren zatian egindakoak. Baina azken jaurdunaldian Mallorcaren aurka jasandako porrotak jokararien beherakada ekar dezake.
Athleticen gauzak bestelakoak dira. Jaitsiera postuetan dago eta oraindik bi puntu baino ez ditu eskuratu, Rayo eta Vila-Realen aurka. Baloi jabetzan hobetu du baina golak ez dira heltzen. Marcelo Bielsak ez du lortu jokatu nahi duen sistema jokalariei trasmititzea eta San Mames arduratzen hasia da.
Bitartean, Rosarioakoak fitxak mugitzen jarraitzen du eta dagoeneko 19 jokalari zelairatu ditu, jokorik eraginkorrena bilatzeko asmoz. Derbia jokatu aurretik zuri-gorriak Paris Saint Germainen kontra aritu beharko da ostegunean Europa Ligan eta minutu metaketa eragina izan dezake jokalariengan.