Itxi

Positiboen ostean

Williams, Unai Lopez, Cordoba eta Nuñez, entrenatzen hasi dira Lezaman

Erredakzioa

Leer en Castellano

COVID-19agatik positibo eman ostean, ezin izan zioten denboraldi-aurreari ekin taldekideekin batera. Sancetek eta Larrazabalek isolatuta jarraitzen dute, beste froga baten zain.

Williams, Cordoba, Nuñez eta Unai Lopez, Gaizka Garitanorekin Lezaman. Argazkia: Athletic Club

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak beste lau jokalari prest ditu denboraldi-aurrerako. Iñaki Williams, Unai Lopez, Iñigo Cordoba eta Unai Nuñez futbolariek positiboa eman zuten COVID-19agatik eta isolatuta egon ostean, Lezaman lan egiten hasi dira jada. Ostiral arratsaldean euren kabuz entrenatzen aritu dira Lezaman.

Bestalde, Oihan Sancetek eta Gaizka Larrazabalek isolatuta jarraitzen dute euren etxeetan, hurrengo tesen zain. Ostiralak beste albiste on batzuk ere ekarri ditu Athleticentzat, izan ere, denboraldi-aurrearen hasieran min hartutako jokalarien sendatze-prozesuak bide onetik baitoaz: Iñigo Martinezek goizeko lansaioaren zati handi bat egin du taldearekin, Mikel Vesgak sendatze-ariketen erritmoa handitu du, eta Peru Nolaskoain instalazioen kanpoaldera irten da korrika egitera.

Albisteak (3)