Itxi

Sendatuta

Oihan Sancet entrenamenduetara itzuli da, koronabirusa gainditu ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Erdilari nafarra denboraldi-aurrearen hasieran PCR testetan positibo eman zuten Athleticeko sei jokalarietako bat da.

Oihan Sancet eta Busquets baloi bat harrapatzeko lehian. Argazkia: EFE

Oihan Sancet Athleticeko jokalaria Lezamara itzuli da asteazken honetan gainerako taldekideekin batera entrenatzera, koronabirusa gainditu eta egindako azken PCR testean negatibo eman ostean, talde zuri-gorriak baieztatu duenez.

Athleticek eta Alavesek lagunartekoa jokatu dute goizean Lezaman, eta Sancet partida horretara deituta ez diren egon jokalariekin batera lan egiten aritu da.

Athleticek, halaber, jakinarazi du Gaizka Larrazabal, denboraldi-aurrea hasi aurretik COVID-19 gaitzean positibo eman zuten sei jokalarietako azkena, oraindik bere etxean dagoela bakartuta, baina egindako “azken proben zain" dagoela, eta emaitzak gaur bertan espero direla.

Iñaki Williams, Unai Lopez, Iñigo Cordoba eta Unai Nuñez hasieran positibo eman zuten beste laurak ostiralean hasi ziren lanean, baina horietako inork ez du Alavesen aurkako partidan parte hartu.

Albisteak (6)