UEFA Europa League
Istiluak eragin dituzte PSG taldeko jarraitzaileek Bilboko kaleetan
Erredakzioa
Ertzaintzak San Mamesetik gertu dagoen Pozas kalean lana izan du eta bederatzi zale frantziar atxilotu ditu. Athleticeko jarraitzaile batzuk zaurituta atera dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athleticek Paris Saint Germainen (PSG) aurka jokatuko du ostegun gauean San Mamesen (21:05ean). Honek zale frantziarrak ekarri ditu Bilbora eta hauek istiluak sortu dituzte San Mamesetik gertu dagoen kale baten. Bederatzi zale frantziar atxilotu ditu Ertzaintzak.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez zale frantziarrek tabernetako aulkiak, jaurti dituzte Doctor Areilza kalean, San Mamesetik gertu eta Athleticeko zaleak ibiltzen diren tabernen inguruan.
Athletic-PSG partida 'arrisku handikoa' izendatu zuen UEFAk eta Ertzaintzak lana izan du Pozasen. Athleticeko zale batzuk zauriturik atera dira eta zale frantziar bat edo beste atxilotu ditu Ertzaintzak. 2009-2010 denboraldiko Athletic-Anderlecht partidan ere istiluak izan ziren bai Bilbon baita Bruselan ere.