Deklarazioak
Aduriz: 'Kopako finala jokatzea gustatuko litzaidake munduan ezer baino gehiago'
Agentziak / Erredakzioa
Athleticeko jokalari ohia protagonista izango da Amazon Prime Video-k sortutako "Six Dreams: Back to Win" telesailaren denboraldi berrian.
Aritz Adurizek, Athleticeko jokalari ohiak, Errege Kopako finala jokatu nahi zuela azaldu du, ostegunean egindako ekitaldi batean. Izan ere, aurrelariak finala jokatzea “fisikoki” ezineskoa zela azaldu du ere.
"Erabaki bat hartzen duzunean, konbentzituta hartu behar duzu. Errege Kopako finala jokatu nahi nuen, munduan ez zegoen ezer niretzako partida hori jokatzea baino. Amaiera bikaina eman ahal nion nire ibilbideari. Baina, fisikoki, ezinezkoa egin zait", azaldu du Adurizek Realaren aurkako finalaren inguruan.
Athleticeko aurrelari ohiak Amazon Prime Video-k aurrera eramandako ekitaldi batean parte hartu du, ostegunean. Bertan, "Six Dreams: Back to win" ("Sei amets: Garaipenera bueltan") serie dokumentalaren bigarren denboraldia aurkeztu du Adurizek. Izan ere, donostiarraren istorioa denboraldi berriaren parte izango da.
Aritz Adurizek futbola aparte utzi nahi duela adierazi eta familiarekin momentuak bizitzen jarraitu nahi duela azaldu du. Hala ere, bere helburuen artean futbolarekin lotutako formakuntza jasotzea eta ,beraz, etapa berri bati hasiera ematea dago.