Itxi

Fitxaketa

Javi Martinez Athleticera itzuliko da, "Bild" egunkariak dioenez

Erredakzioa

Leer en Castellano

Alemaniako egunkari honek publikatu duenez, Nafarroako erdilaria jada ez da Bayern Municheko jokalaria eta Athleticera joatea erabaki du. Gainera, Rummenigek agur mezua bidali dio.

Javi Martinez, Bayernekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Javi Martinez Athleticera itzuliko da. Horixe publikatu du Alemaniako Bild egunkariak astearte arratsaldean. Gaineratu du, erdilaria jada ez dela Bayern Municheko jokalaria eta Aiegikoak aukeratu duen talde berria Athletic dela.

Gainera, Karl-Heinz Rummenigge Bayern Municheko zuzendari nagusiak, agur mezu hau publikatu du Instagrameko bere kontuan: "Eskerrik asko denagatik Javi Martinez maitea, onena opa dizugu etorkizunerako".

Bayernek astearte honetan egin du Oktoberfesterako urtero egiten duen argazki ofiziala, eta Javi Martinez ez da argazkian azaltzen. Bild egunkariak dioenez, fitxaketa 10 milioi euro inguruan itxiko da. Gogorarazi behar da, Bild egunkari sentsazionalista dela, baita Alemaniako irakurriena.

Erdilari nafarraren itzulera baieztatzen bada, Javi Martinez 2012ko udan utzi zuen Athleticera itzuliko da. Bayernek 40 milioi euro ordainduta fitxatu zuen.

Albisteak (2)