Itxi

%3a garestiago

Josu Urrutiak 10 milioiko galerak eta kuoten igoera aurkeztuko ditu

Erredakzioa

Hau izango da Athleticeko Zuzendaritza Batzordeak datorren urriaren 10ean Bazkide Konpromisarioen batzarrean proposatuko duena. Bazkideentzako igoera %3ko izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hamar milioiko galerak, bazkide berrien egoera, klubaren ondare negatiboa eta etorkizun itxaropentsua. Horiek dira Athleticeko zuzendaritzakideek konpromisarioei aurkeztuko dizkieten gai nagusienetakoak. Arduradun zurigorrien esanetan hiru ataletan banandu daitezke hamar milioiko desbideratzearen arrazoiak. Kuoten igoera ere proposatuko du zuzendaritzak, %3ko igoera.

Hainbat alditan bildu dira aurreko agintariekin baina ez dute inolako akordiorik lortu. Halere bilera baketsua eta lasaia nahi eta espero dute.

Beste inoren lana baloratu nahi gabe Athleticen ondarea negatiboa dela azpimarratu dute eta sortutako zuloa estaltzeko asmoak ere azaldu dituzte.

Horrez gain estatutuak legeari egokitzeko beste ahalegin bat egingo dutela esan dute, Bizkaiko futbolari laguntzen jarraitzeko asmoa dutela eta kuoten igoera ehuneko hiru izango dela hurrengo denboraldirako.

Albisteak (2)

Bideoak (1)