Kargatzen...
Itxi

Fitxaketa berria

Aurre-akordioa Alex Berenguerren fitxaketarako

eitb.eus

Leer en Castellano

Torino FCko aurrelariak lau denboraldirako kontratua sinatuko du Athleticekin, azterketa medikoa gainditzen badu

Berenguer, Torinoren kamisetarekin

Athletic Clubek eta Torino FC taldeak aurre-akordioa lortu dute Alex Berenguer jokalaria talde zuri-gorrira etortzeko. Nafarrak 2023-2024 denboraldiaren amaierara arte sinatuko du kontratua, baldin eta hurrengo orduetan Bilbon egingo dioten azterketa medikoa gainditzen badu.

Berenguerrek (25 urte) 72 partida jokatu ditu Italiako Serie A-n azken bi denboraldietan, 8 gol eskuratuz eta 7 asistentzia eginez. Futbolari nafarrak 29 partida jokatu zituen LaLigako Lehen Mailan 2016-17 denboraldian CA Osasunarekin.

Bere ibilbidean zehar hegalean eta aurrelariaren atzean jokatu du.

Albisteak (3)