5. JARDUNALDIA
Alavesek irabazi du Athleticen aurkako euskal derbia
ERREDAKZIOA
Rodrigo Elyk bigarren zatian lortutako golak eman dio garaipena talde babazorroari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alavesek irabazi du Athleticen aurkako euskal derbia (1-0), Santander Ligako 5. jardunaldian jokatu dena. Talde zuri-gorriak ez du erakutsi erantzuteko ahalmenik eta aurkariaren atera ia ez da hurbildu ere egin.
Rodrigo Elyk sartu du partidako gol bakarra bigarren zatian, Lucas Perezek erdiratutako falta batean. Zelairatu berria zen atzelariak buruarekin doi-doi jo du taldekideak jarritako baloia, eta bere taldeari lehen garaipena eman dion gola erdietsi du.
Gaizka Garitanoren mutilek, ordea, ez dute ideia argirik izan azken metroetan, eta lau partidatan galdu duten hirugarren porrota pilatu dute.
Fitxa teknikoa:
1 - Deportivo Alaves: Pacheco; Ximo, Lejeune, Laguardia (65. min); Duarte, Pere Pons, Battaglia, Tomas Pina (Manu Garcia, 76. min), Edgar (Javi Lopez, 90. min); Deyverson (Lucas Perez, 46. min) eta Joselu.
0 - Athletic Club: Unai Simon; Capa, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri (Balenziaga, 49. min); Dani Garcia, Unai Lopez (Berenguer, 79. min); Sancet (Muniain, 59. min), Williams (Villalibre, 79. min), Cordoba (Morcillo, 59. min); eta Raul Garcia.
Gola: 1-0, 74. min: Ely.
Epailea: Sanchez Martinez. Kaleratuta bi txartel horiekin: Duarte (86. min). Kanpoko taldeak ikusitako txartel horiak: Dani Garcia (20. min), Nuñez (63. min) eta Iñigo Martinez (64. min).