Kargatzen...
Itxi

Sintomarik ez

Yuri Berchichek positibo eman du, koronabirusean

eitb.eus

Leer en Castellano

Talde zuri-gorriak atzo eta gaur egindako gainerako PCR proba guztiek negatibo eman dutela esan du.

Berchiche

Athletic Clubek jakinarazi du gizonezkoen lehen taldeari egindako azken PCR testetan jokalari batek positibo eman duela.

Kaltetutakoa osasun egoera onean dagoela eta etxean isolatzeko osasun-protokoloa betetzen ari dela esan du klubak bere web orrian. Gainerakoek negatibo eman zuten atzo (osteguna) egindako PCR proban, eta gaur ere negatibo eman dute Lezaman egindako antigenoen test-etan.

Yuri Berchichek berak sare sozialetan onartu du bera dela positibo eman duen jokalaria.

Albisteak (3)