Ostegunean, 21:05ean
Athletic-Salzburgo: F multzoko lidergoa sendotzea helburu
Erredakzioa
Hirugarren garaipena eskuratu nahi du Bilboko taldeak eta multzoko lidergoari eustea. Ander Herrerak hasieratik joka dezake.
Athleticek Salzburgo taldea hartuko du ostegun honetan San Mamesen (21:05) Europa Leagueko multzoen faseko hirugarren jardunaldian. Hirugarren garaipena eskuratu eta F multzoko lidergoa sendotzea du helburu Bilboko taldeak. Bratislavako Slovan 1-2 hartu zuen mendean aurreneko partidan eta bigarrenean 2-0 gainditu zuen PSG etxean.
Bielsak Osasunaren aurka erabilitako hamaikako bera zelairatuko du segur aski. Nobedade bakarra Ander Herrera izan daiteke.
Salzburgo bolada txarrean iritsiko da Bilbora: Bundesligan irailaren 18an lortu zuen azken garaipena. Europa Leaguen, 3-1 galdu zuen PSGren kontra eta Slovani 3-0 irabazi zion.
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Aurtenetxe; Javi Martinez; Susaeta, De Marcos, Muniain, Gabilondo; eta Llorente.
Salzburgo: Eddie Gustafsson; Ibrahim Sekagya, Andreas Ulmer, Franz Schiemer, Christian Schwegler, Petri Pasanen; Simon Cziommer, Jakob Jantscher, Dusan Svento, Gonzalo Zarate; eta Leonardo.