Kargatzen...
Itxi

Larunbatean

Sevilla, San Mames berrian puntu gutxien lortu duen taldea

eitb.eus

Athleticek jokatutako 21 puntuetatik 18 erdietsi ditu talde andaluziarren aurka.

Iñaki Williams

Hurrengo larunbatean Sevillak, egungo UEFA Europa Ligako txapeldunak, San Mames bisitatuko du Athleticen aurka jokatzeko.

2013an inauguratu zen futbol-zelai berria eta urte horretatik gaur arte zortzi taldek besterik ez dute urtero bertan jokatu.

Horietatik Andaluziako taldea da puntu gutxien lortu duena. Jokoan izan diren 21 puntuetatik 3 besterik ez ditu lortu Sevillak, pandemia garaian urte honetan lortutako garaipenari esker.

Gainerako emaitzak zuri-gorrien daldekoak izan dira: 2010-2011ean 2-0 irabazi zuen Athleticek (Fazio bere atean eta Iraolak penaltiz egin zituzten golak); 2013-2014ean 3-1, (Susaeta, Muniain eta Herrera/Gameiro), 2015-2016ean (Aduriz 2 eta Raul Garcia/Juan Muñoz); 2016-2017ean (San Jose, Balenziaga eta Aduriz, penaltiz/Nasri); 1-0 emaitza errepiaktu zen 2011-2012 denborladian (Llorente), 2014-2015ean (Aduriz) etan 2017-2018an (Vesga); 2-1eko emaitza erdietsi zuten 2012-2013ean (De Marcos eta Susaeta/Negredo, penaltiz) eta 2-0 2018-2019ean (Williams 2).

San Mames berran zortzi partida jokatu duten taldeak hauek dira: Celta (15 puntos), Vila-real (14), Valentzia (10), Reaa (9), Bartzelona (7), Real Madril (6) eta  Atletico (5)..