Datarik gabe oraindik
Federazioak Kopako Athletic - Reala finala publikoarekin jokatzea eskatu du
eitb.eus
Espainiako Futbol Federazioak gutuna igorri dio Kirol Kontseilu Gorenari, eskatuz Kopako finalean zaleak Cartuja estadioko harmailetan egon ahal izatea. Finaleko data ez dagozehaztuta.
Espainiako Futbol Federazioak gutuna igorri dio Kirol Kontseilu Gorenari, Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finala, ate irekiko lehen futbol partida izatea eskatuz. Zaleak Cartuja estadioko harmailetan egotea da helburua. Finalak ez du data zehaztuta oraindik.
Bere egunean, egoera zein zen ikusita, Athleticek, Realak eta Federazioak elkarlanean, finala atzeratzea erabaki zuten. Gaur-gaurkoz, ez du data zehatz bat. Apirilaren 4ko data hor dago, baina ez da segurua. Hiru aldeek, zaleak Sevillako Cartuja estadioko harmailetan direla jokatu nahi dute.
Aukera hori, urruti ikusten da oraindik, baina gaurko mugimendua, txertoaren ikerkuntzan emandako aurrerapausoen ondorioa da.