Koronabirusa
Dani Garcia eta Lekue isolatuta daude, Ezkietarekin "gertuko harremana" izateagatik
Agentziak | Erredakzioa
Athleticeko atezaina izan da Athleticen COVID-19an positibo eman duen azken jokalaria.
Dani Garcia eta Iñigo Lekue Athleticeko jokalariak etxean isolatuta daude Jokin Ezkietarekin "gertuko harremana" izan ostean. Ezkietak lehen taldeko jokalariei egindako PCR probetan positibo eman duela iragarri zuen ostiralean talde zuri-gorriak.
Klubak aditzera eman duenez, bi jokalariak isolatuta daude "kasu hauetarako ezarritako osasun protokoloari jarraituta".
Ezkieta bera osasunez ondo dago eta etxean isolatuta. Athleticek gaineratu zuenez, egindako azken PCR probetan gainerako jokalariek negatibo eman zuten.