Munduko txapelketa
Venezuelak Amorebieta deitu du nahiz eta min hartuta egon
ERREDAKZIOA
Kolonbia eta Boliviaren aurkako neurketetarako deitu du César Faríasek Fernado Amorebieta zuri-gorria.
Fernando Amorebietak aldakako barneko muskulua lesionatu zuen Atletico Madrilen kontrako partidan. Hala ere, Cesar Farias, Venezuelako hautatzaileak, azaroaren 11 eta 15ean Kolonbia eta Boliviaren aurka jokatuko duten munduko txapelketako kanporaketetarako deitu du.
Athleticen zerbitzu medikuek jakinarazi dutenez Amorebietak miotendinosoko I graduko haustura du eskuin aldakako barneko buxatzaile muskuluan eta baja izango da datorren bi asteetan.
Amorebietak sartutako gol bati esker Venezuelako selekzioak Argentinari irabazi zion 1-0 joan den urriaren 11n Puerto La Cruzen. Gol horrekik atzelariak Venezuelan postu bat merezi duela aldarrikatu zuen.