Itxi

Ostegunean, 19:00etan

Salzburgo-Athletic: Partida garrantzitsua baja ugarirekin

Erredakzioa

Deialdian aipagarriena, Amorebieta eta Javi Martinez dira. Dena den, ikusteko dago jokatzeko moduan egongo diren, biak min hartuta daude eta. Ekiza etxean geratu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticeko Marcelo Bielsa entrenatzaileak min hartutako gehienak eraman ditu Salzburgora, beste kontu bat da jokatzeko moduan egongo diren ala ez. Javi Martinez eta Amorebieta deialdira itzuli dira eta David Lopez eta Gabilondo ere Austrian izango dira. Borja Ekiza, ordea, Lezaman geratu da eskuin orkatilako mina sendatzeko.

Beraz ikusteke dago zein den entrenatzailearen asmoa, baina beharbada San Jose eta Aurtenetxe egon daitezke defentsaren erdian. De Marcosek ezker hegalean jokatuko luke, eskuinean Susaeta badago Gabilondo ezkerrean egon daiteke, baina ez da baztertu behar Gijonen bigarren zatiko hamaikakoa: Susaeta ezkerrean eta Toquero eskuinean. Nola edo hala Athletic emaitza ona eskuratzera doa Austriara.

Athleticen deialdi osoa honakoa da: Iraizoz; Iraola, San Jose, Aurtenetxe, De Marcos; Iturraspe; Susaeta, Herrera, Muniain, Gabilondo; Llorente; Raul; Toquero, Amorebieta, Javi Martinez, David Lopez, Ibai, Galarreta, Iñigo Perez eta Koikili.

Ustezko hamaikakoak:

SALZBURGO: Gustafsson; Schwegler, Pasanen, Schiemer, Sekagya; Hinteregger, Zarate, Svento, Cziommer; Wallner eta Leonardo.

ATHLETIC: Iraizoz; Iraola, Amorebieta, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, Ander Herrera, Susaeta, De Marcos, Muniain; eta Llorente.





Albisteak (2)

Bideoak (1)