Santander Liga
Atzeratutako bigarren jardunaldiko Athletic - Barça partida, urtarrilaren 6an
Erredakzioa
Santander Ligak data eta ordutegia jarri dio bigarren jardunaldiari dagokion eta atzeratuta geratu zen partida honi. San Mamesen jokatuko da urtarrilaren 6an, asteazkenean, 21:00etan.
Santander Ligak asteazken honetan jakinarazi du bigarren jardunaldian atzeratuta geratu zen Athletic Club - Bartzelona partida 2021eko urtarrilaren 6an, asteazkenean, jokatuko dela. San Mamesen izango da neurketa, 21:00etan.
Bartzelonak Txapeldunen Ligako azken fasea jokatu zuenez, Ligak lehen bi jardunaldietako partidak atzeratu zizkion Barçari eta Kataluniako taldeak hirugarren jardunaldian ekin zion txapelketari.