Kargatzen...
Itxi

Santander Liga

Atzeratutako bigarren jardunaldiko Athletic - Barça partida, urtarrilaren 6an

Erredakzioa

Leer en Castellano

Santander Ligak data eta ordutegia jarri dio bigarren jardunaldiari dagokion eta atzeratuta geratu zen partida honi. San Mamesen jokatuko da urtarrilaren 6an, asteazkenean, 21:00etan.

Busquets eta Sancet iragan denboraldiko Bartzelona - Athletic Club partidan. Argazkia: EFE

Santander Ligak asteazken honetan jakinarazi du bigarren jardunaldian atzeratuta geratu zen Athletic Club - Bartzelona partida 2021eko urtarrilaren 6an, asteazkenean, jokatuko dela. San Mamesen izango da neurketa, 21:00etan.

Bartzelonak Txapeldunen Ligako azken fasea jokatu zuenez, Ligak lehen bi jardunaldietako partidak atzeratu zizkion Barçari eta Kataluniako taldeak hirugarren jardunaldian ekin zion txapelketari.

Albisteak (3)