Batzar Nagusia
Athleticek 97 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko die bazkide konpromisarioei
Erredakzioa
Klubak jakinarazi duenez, diru-sarrerak 37,4 milioitan murriztu dira covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez.
Aitor Elizegi buru duen Athleticeko Zuzendaritza Batzordeak 97 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du 2020-2021 denboraldirako datorren abenduaren 27an egingo duen Batzar Nagusian.
Jon Ander de las Fuentes zuzendaritzako kideak jakinarazi duenez klubaren diru-sarrerak 37,4 milioitan murriztu dira covid-19aren pandemiaren eraginez. Bestalde, De las Fuenetesen ustez, bazkideei kuotaren %70 ordaintzearen konpentsazioaren proposamenak "gehiegizko kritikak" jaso ditu, eta modurik "justuena eta arrazoizkoena" dela azpimarratu du.