14. jardunaldia
Kodrok eta Nuñezek arnasa eman diote Athletici (2-0)
EFE | EITBMEDIA
Zurigorriek urrezko hiru puntu lortu dituzte San Mamesen Huescaren aurka, bi jokalariek azken minutuetan egindako golei esker.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kenan Kodrok 86. minutuan sartutako penaltiak bideratu du Athleticek Huescaren aurka San Mamesen lortutako garaipena. Ondoren, eta luzapenean, Unai Nuñezek 2 eta 0ekoa egin du, Huesca, penaltiaren jokaldiaren ondorioz, 10 jokalarirekin ari zenean.
Hiru puntuek arnasa eman diote Athletici eta Gaizka Garitano entrenatzaileari, lau partida zeramatzatelako garaipenik lortu gabe. Huescak, berriz, jaitsiera postuetan jarraitzen du.
Kenan Kodro 66. minutuan zelairatu du Garitanok Asier Villalibreren ordez. 20 minutu geroago, Jorge Pulidok falta egin dio area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Kodrok berak jaurti du zigorra.
Luzapenean, berriz, Unai Nuñezek 2 eta 0ekoa egin du, erdiraketa bat buruarekin errematatuta, Jon Morcillok ateratako korner batean.
Ordura arte, partida grisa eta erritmo gutxikoa jokatu dute bi taldeek. Lehen zatian baloiaren jabetza Huescarena izan da, baina ia ez dute arriskurik sortu. Bigarren zatian Athletic hobeto aritu da baina oso arrisku txikia sortuz.
Fitxa teknikoa
2 - Athletic: Unai Simón; Capa (De Marcos, 71. min), Unai Nuñez, Íñigo Martínez, Yuri; Dani García (Vencedor, 46. min), Vesga; Williams (Morcillo, 82. min), Muniain (Sancet, 82. min), Berenguer; eta Villalibre (Kodro, 65. min).
0 - Huesca: Álvaro Fernández; Maffeo (Pedro López, 22. min), Pulido, Siovas, Javi Galán; Mosquera, Mikel Rico (Doumbia, 61. min), Borja García (Seoane, 72. min); Ferreiro (Dani Escriche, 72. min), Okazaki (Rafa Mir, 61. min) eta Ontiveros.
Golak: 1-0, 86. min: Kodro, penaltiz. 2-0, 91. min: Unai Nuñez.