Bi partidetara
Athletic-Levante eta Sevilla-Bartzelona, Kopako finalerdietan
EITB MEDIA
Joaneko partidak hilaren 9an eta 10ean jokatuko dira eta bueltako neurketak martxoaren 2an eta 3an. Lehen partida, San Mamesen jokatuko dute, otsailaren 11n, 21:00etan.
2021eko Errege Kopako finalerdietako zozketa gaur egin da Madrileko Las Rozasen.
Aritz Adurizek berak atera ditu taldeen izenak zozketan. Athleticek San Mamesen jokatuko du lehen neurketa Levanteren aurka eta bigarrena etxetik kanpo; Sevillak Bartzelona hartuko du joanekoan Sanchez Pizjuaneko futbol-zelaian.
Aurreko kanporaketetan ez bezala oraingoan bi partidetara jokatuko da, joanekoak hilaren 9an eta 10ean jokatuko dira eta bueltako neurketak martxoaren 2an eta 3an, guztiak 21:00etan.
Joanekoak:
Asteazkena, otsailak 10, 21.00etan: Sevilla-Bartzelona
Osteguna, otsailak 11, 21.00etan: Athletic-Levante
Itzulikoak:
Asteazkena, martxoak 3, 21.00etan: Bartzelona-Sevilla
Osteguna, martxoak 4, 21.00etan: Levante-Athletic
Finala apirilaren 17an jokatuko da.
Final-laurdenetako emaitzak
ALMERIA – SEVILLA, 0-1
LEVANTE – VILA-REAL, 1-0
GRANADA – BARTZELONA, 3-5
BETIS – ATHLETIC, 1-1, Athletic nagusitu da penalti jaurtiketetan, 1-4
¿ @LevanteUD izango da Kopako finalerdietako aurkaria!
— Athletic Club (@athletic_eus) February 5, 2021
¿¿ Joan-etorriko kanporaketa izango da. Joaneko neurketa datorren astean jokatuko da San Mamesen, eta itzuliko partida martxoaren lehen astean, Ciutat de Valencian.
#AthleticLevante #AthleticClub ¿ pic.twitter.com/sxmzCYJuZq