6 hilabete inguru bajan
Gurpeguiri egindako ebakuntza ondo atera da
Erredakzioa
Nafarra Valentziaren aurkako partidan lesionatu zen, urriaren 24an, eta denboraldi honetan ezin izango du gehiago jokatu.
Athleticeko Carlos Gurpeguiri ebakuntza egin diote gaur bere ezker belaunean. Nafarra Valentziaren aurkako partidan lesionatu zen urriaren 24an eta sei hilabete inguru egongo da bajan.
Athleticek jakitera eman duenaren arabera, Gasteizko USP La Esperanza eritetxean egin da Mikel Sanchez sendagilearen eskutik. Ebakuntza artroskopiaren bitartez egin dela dio oharrak eta plastia ezarri diotela kaltetutako lotailua konpontzeko.
Ebakuntzaren osteko prozesua normaltasunez ari da pasatzen eta arazorik sortu ezean 48 ordu barru sendagiria emango zaio etxera joan ahal izateko.