Ofiziala
Mikel Balenziagak 2022ra arte jarraituko du
EITB MEDIA
Talde zuri-gorriko defentsak eta Athleticek akordioa itxi dute kontratua berritzeko. Etete klausularik gabe sinatu du..
Mikel Balenziaga eta Athletic Club akordiora iritsi heldu dira denboraldi honen amaieran bukatzen zen kontratua 2022ko ekainaren 30era arte luzatzeko. Zumarragako atzelariak hamargarren denboraldia du lehen talde zuri-gorrian, eta 271 partida jokatu ditu lehoi gisa. Etete klausularik gabe sinatu du.
Denboraldi honetan, Balenziagak 13 partidatan hartu du parte, Superkopan Real Madril CF eta FC Bartzelonaren aurka jokatu zituen bi partidak nabarmenduz. Horrela, lehiaketa honetan irabazitako bi garaikurretan parte hartu duela esan daiteke, 2015ean eta 2021ean kataluniarren aurka jokatutako Superkopako partidetan hamaikakoan egon den futbolari bakarra izan delarik De Marcosekin batera.
¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ 2¿¿0¿¿2¿¿2¿¿#Balenziaga2022 #AthleticClub ¿ pic.twitter.com/FjV6Xax026
— Athletic Club (@athletic_eus) February 10, 2021