Prentsaurrekoa
Gabilondo: "Lehen ez zen hain polita eta orain ez da hain beltza"
Erredakzioa
Granadaren kontra jasotako porrotaren inguruan hitz egin du gipuzkoar jokalariak.
Athleticeko jokalariek esan dutenez, Bilboko taldeak "gainditu gabeko irakasgaia" du "San Mamesen itxi egiten diren taldeekin", eta horregatik argi dute egoera "aztertu eta irtenbideak bilatu" behar dituztela.
"Granadaren kontrako partidaren aurretik, ondo egiten genuela esaten zen eta partida batengatik ez da dena aldatuko. Lehen ez zen hain polita eta orain ez da hain beltza", adierazi du Igor Gabilondok Lezaman.
Bilboko taldeak ostegun honetan jokatuko du, Slovan Bratislavaren kontra, taldeko lider moduan aurrera egiteko. Igor Gabilondok partida honen garrantzia azpimarratu du: "Argi dago liderra izateak abantailak dituela eta partida honetako helburu bakarra irabaztea da".