Akordioa
Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
EITB MEDIA
Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera. Jokalariak etete klausularik gabe sinatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athletic Clubek eta Raul Garciak kontratua 2022ko ekainaren 30era arte luzatzeko akordioa itxi dute. Kontratu berria Ibaigane Jauregian sinatu dute gaur goizean, eta, hainbat helburu betez gero, beste kanpaina bat luzatzeko aukera ere jasotzen du. Jokalariak etete klausularik gabe sinatu du.
238 partidatan 70 gol sartuta, egungo taldeko goleatzaile historiko nagusia da. Raulek seigarren denboraldia du aurtengoa gure klubean, eta gaur egun zuri-gorrien artean duen garrantzia argi erakusten duen datu bat dago: denboraldi honetan, 40 hamaikakotan baino gehiagotan zelairatu da. Raul Garciak 2019-20 denboraldian sartu ditu orain arte gol gehien: 15.
Futbolariak prentsaurreko telematikoa eskainiko du Lezaman, taldearen entrenamendu saioa amaitu ondoren.