Itxi

Kopako finalerdia

Athleticek urteko hirugarren finala nahi du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Iñigo Martinezen parte-hartzearen zalantzarekin talde zuri-gorriak joaneko 1-1ekoa gainditu behar du. Neurketa Euskadi Irratian jarraitu.

Athleticek historia egin nahi du gaur

Levantek eta Atheticek 2021eko Errege Kopako bigarren finalerdia jokatuko dute gaur gaueko 21:00etan Ciutat de Valentzia futbol-zelaian. Finalean Bartzelona dute zain bart Sevillari luzapenean 3-0 irabazi eta gero.

Valentziako taldearentzat Kopako lehen finala izango litzateke eta zuri-gorrientzat urteko hirugarrena Superkopa irabazi eta apirilaren 3an Realaren kontrako iazko Kopako finala eta gero.

Joaneko partidan bana egin zuten San Mamesen eta markagailu hori alde izango du etxeko taldeak. Gainera Iñigo Martinezi 4 partidako zigorra ezarri diote. Halere, Athleticek helegitea aurkeztu du Lehiaketa Batzordearen ebazpenaren aurka eta zigor hori kautelaz bertan behera uzteko eskatu du. Espainiako Futbol Federazioaren (FEF) Lehiaketa Batzordeak zigortu du Ondarroako atzelaria Levanteren aurkako Ligako neurketaren partidaren amaieran (1-1) Sergio Leonen aurka egindako ekintza erasoa egotzita.

Marcelinok Unai Nuñez eta Yeray Alvarez jarriko ditu elkarrekin Iñigok jokatzen ez badu, eta Oscar de Marcosek eta Yuri Berchichek osotuko dute defentsa lerro hori.

FITXA TEKNIKOA

LEVANTE UD: Dani Cardenas; Miramon, Vezo, Duarte, Clerc; Malsa, Vuckevic; De Frutos, Bardhi, Morales; eta Roger.

ATHLETIC CLUB: Unai Simon; Capa, Unai Nuñez, Yeray Alvarez, Yuri; De Marcos, Dani Garcia, Vencedor, Muniain; Raul Garcia eta Williams.

Epailea: Carlos del Cerro Grande

Futbol-zelaia: Ciutat de Valentzia.

Ordua: 21.00

Albisteak (3)