Itxi

Bilboko Itsas Museoak eginda

Athleticeko gabarraren errestaurazio lanak amaitu dira jada

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Itsas agintarien erabiltzeko azken baimena izateko ur-proba egitea falta da.

Gabarra, 80. hamarkadan

Athleticeko gabarrako errestaurazio lanak bukatu dira jada Itsasmuseum Bilbaok iragarri duen bezala. Orain, berriro erabili ahala izateko falta den gauza bakarra bere flotagarritasuna bermatzea da.

Obra Athletic Clubek ordaindu du eta udan hasi ziren egiten.

Bilboko Itsas Museoko arduradunek argitu nahi izan dute ez dituztela gertakariak aurreratu izan nahi, "tramite administratibo bat da. Gure lanek aurrera egin behar dute gabarra erabilgarria izateko. Athleticek, Bilbok eta Bizkaiak erabili nahi badute prest dugu gabarra".

Gogoratu behar da datorren hilean talde zuri-gorriak Kopako bi final jokatuko dituela, apirilaren 3an noren eta Realaren kontra 19/20 denboraldikoa eta 17an Bartzelonaren kontra aurtengo Errege Kopako finala.

Nahiz eta finalaren bat irabazi covid-19aren pandemia dela eta ikusteke dago nola izan daitezkeen ospakizunak.


Albisteak (2)