Errege Kopa
Bielsak dena emango du Oviedoren kontra
Erredakzioa
Athleticek ostegun honetan jokatuko du Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida.
Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak azken jardunaldietako hamaikako bera zelairatuko du Carlos Tartieren, Oviedoren aurka aritzeko. Izan ere, Rosarioko entrenatzaileak garrantzia berdina ematen omen diela txapelketa guztiei. Hala ere, Llorentek ez du jokatzeko aukerarik izango, minduta jarraitzen duelako.
Aldaketa bakarra izango da hamaikakoan: Iñigo Perezek Jon Aurtenetxeren postua hartuko du. Bestalde, Raul Fernandez aulkian geratuko da, Bielsak Gorka Iraizoz aukeratu duelako.
Balizko hamaikakoak:
Oviedo: Lledo; Juampa, Negredo, Juanma, Alvaro; Pelayo, Aitor Sanz; Jandrin, Manu Busto, Nano eta Martins.
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, De Marcos; Iñigo Pérez, Iturraspe, Herrera; Susaeta, Toquero eta Muniain.