Europa League
PSG-Athletic: Parisera abiatu diren zale zuri-gorrientzako aholkuak
Erredakzioa
Estadioaren ondoko tabernak eta metroaren 9. lerro ekiditea daude Frantziar Gendarmeriek helarazi dituen gomendioen artean.
Frantziar Gendarmeriek hainbat aholku helerazi ditu abenduaren 14an, Multzoen Faseko seigarren jardunaldiari dagokion PSG-Athletic Club partida ikustera abiatuko diren jarraitzaile zuri-gorrientzat.
Hona hemen laburpena:
- Ez ibili estadioaren ondoko tabernetatik, normalean PSG-en ultrak hor biltzen baitira.
- Metroaren 9 lerro ekiditu, batez ere “Porte de Sain Cloud” geltokia, arestian aipatu den arrazoi berarengatik.
- Parc des Princes estadiota heltzeko Metroaren 10 lerroa erabiltzea gomendatzen da, “Porte D’Auteuil” geltokia hain zuzen ere.
- Autobusez edota kotxez joateko, “Nungesser et Coli” eta “Gordon Bennett” guneetan aparkatzea gomendatzen da. Bertan gendarmeak egongo dira eta babesa eskainiko dute.
- Turismo gunerik garrantzitsuenetan, adibidez Eiffel Dorrea eta Eliseo Zelaietan, ez da ultren presentziarik espero.