Itxi

UEFA Europa League

PSG-Athletic (4-2): Harrobiak aurre egin dio PSG dirudunari

ERREDAKZIOA

Ordezko jokalariz beteriko talde zuri-gorriak aurre egin dio París Saint-Germain dirudunari. Frantziarrek ez dute sailkatserik lortu, Salzburgok garaipena lortu baitu (2-3).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Neurketa hasi berritan, Aurtenetxek martxan jarri zuen markagailua buruz, baina Pastorek eta Bodmerek PSG aurreratu zuten. David Lopezek berdinketa lortu zuen arren, Iñigo Perezek gola sartu zuen bere atean eta Hoarauk penaltiz neurketa frantziarrei eman zien.

Marcelo Bielsak ordezkoei jokatzeko aukera eman zien Parisen eta taldeak ez zuen sumatu. Zuri-gorriak presionatu eta PSG baino hobegoak izan ziren. Entrenamenduetan behin eta berriro errepikatutako jokaldiak zelaian ikusi ziren.

Bilbotarrak neurketa kontrolatzen hasi ziren eta hirugarren minutuan Aurtenetxek gola sartu zuen. Amorebietako jokalaria kornerretik zutoin albora jaurtitako baloi batez baliatu zen baloia sarera bidaltzeko.

PSG, bigarren Frantziako ligan, udan egindako fitxaketak erabili zituen Raul Fernandezen areara hurbiltzeko. 21. minutuan Pastorek partida berdindu zuen, area aurretik jaurtitako falta arriskutsu batean.

Orokorrean, 'lehoiek' neurketa txukuna egin zuten, PSG baino gehiagotan ailegatu ziren Douchezen areara eta jokaldi arriskutsuak lortu zituzten. Athletic ondo aritu bazen ere, Boedmerrek bigarrena egin zuen, buruz.

Bielsak zuzendutako taldeak, baloiaren jabetza galdu zuen lehen zatiko azken laurdenean eta berreskuratzea kostatu zitzaion. David Lopezek berdinketaren gola sartu zuen 25 metrotik, baina PSGren erantzuna etorri zen. San Josek eskuarekin ukitu zuen baloia area barruan. Nenek penaltia kanpora bidali bazuen ere, minutu batzuk geroago, Iñigo Perezek bere atean sartu zuen baloia.

Epaileak beste penalti bat adierazi zuen, Iturraspek eginikoa eta Hoarauk, oraingoan ez zuen hutsik egin. PSGk 4-2 irabazi arren ez zuen Europa Ligako hurrengo faserako txartela lortu, multzoko beste neurketan Salzburgok Bratislava menderatu baitzuen (2-3) eta final-hamaserenetarako sailkatzea erdietsi zuen.

Fitxa teknikoa

4 - París Saint-Germain: Douchez; Ceará, Lugano, Camara, Tiéné; Bodmer (Erding, 77), Armand; Bahebeck (Horau, 65), Pastore, Nené; Gameiro (Jallet, 75)
2 - Athletic: Raúl; Iraola, San José, Ekiza (Ruiz de Galarreta, 87), Aurtenetxe; Iñigo Pérez, Iturraspe; David López; Ibai Gómez, Toquero (Susaeta, 60), Gabilondo (Muniain, m.69)
Golegileak: 0-1, 3: Aurteretxe; 1-1, 21: Pastore; 2-1, 41: Bodmer; 2-2, 55: David López; 3-2, 85: Iván Pérez (bere atean); 4-2, 90: Horau, penaltiz.
Epailea: Matej Jug (SLO). Txartel horia: Nené, San José, Iturraspe, Ekiza eta Gómez.

Albisteak (2)

Bideoak (1)