Itxi

17. jardunaldia

Athletic-Zaragoza (2-1): Merezitako garaipena Toqueroren golari esker

Erredakzioa

21. minutuan Zaragozaren aldeko penaltia adierazi eta Javi Martinez kaleratu du epailea erabaki oker batean. Ahalegin handia egin behar izan du talde zuri-gorriak garaipena eskuratzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek landutako garaipena lortu du etxean Zaragozaren aurka (2-1). Epailearen erabaki batek partida baldintzatu du eta azken minutuetara arte itxaron behar izan du taldeak arnasa hartzeko.

Hasiera bikaina izan du talde zuri-gorriak eta Zaragozano atzelarien "lozorroa" baliatuta markagailuan aurreratu da 6. minutuan. Markel Susaeta, hirugarren saiakeran, Robertoren aurrean bakarrik geratu eta atezaina gainditu du. Bere zelaian baloia berreskuratu du eibartarrak eta aurreneko gola lortu du.

Aguirreren taldea desagertuta zegoen eta Athleticek lehenbaitlehen erabakita utzi nahi zuen partida, baina Perez Montero epailea okertu da eta Zaragozaren aldeko penaltia adierazi eta Javi Martinez kaleratu du. Ponziok ez du hamaika metroetatik huts egin (1-1). 21. minutua zen.

Momentu horretatik aurrera partida aldatu da. Zuri-gorriak urduri jarri dira eta Zaragoza, ordea, lasaiagoa zen. Zaragozak bigarrena sartzeko aukera izan du 29.ean baina Mikel San Jose zelairatu denean oreka itzuli da bilbotarren jokora.

Azken minutuetan ezik intentsitate eskasekoa izan da bigarren zatia. Perez Montero epaileak bigarren txartel horia erakutsi dio Lanzarori 69. minutuan eta une horretan etapa berri bat hasi du norgehiagokak. Athleticen ahaleginak gehiago merezi zuen eta orduan agertu da Gaizka Toquero Athletici garrantzi handiko hiru puntu emateko. Arabarrak De Marcosen pase zehatza.

Fitxa teknikoa:

2 - Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe, Herrera, Iñigo Perez (San Jose, 35'); Susaeta (Ibai Gomez, 78'), Toquero (David Lopez, 90') eta Muniain.

1 - Real Zaragoza: Roberto; Juarez, Lanzaro, Pinter, Paredes; Edu Oriol (Luis Garcia, 52'), Ponzio, Antonio Tomas (Zucurini, 75'), Juan Carlos; Lafita eta Helder Postiga (Abraham, 71').

Golak:

1-0, 7:' Susaeta.

1-1, 22': Ponzio, penaltiz.

2-1, 86': Toquero.



Albisteak (2)

Bideoak (1)