Liga
Athleticek Javi Martinezen txartel gorriari helegitea jarriko dio
ERREDAKZIOA
Athleticek Apelazio Komitean helegitea jarriko du Zaragozaren aurkako neurketan Javi Martinezi jarritako txartel gorria kentzeko.
Andaluziako epaileak Javi Martinez partidako 25.minutuan kanporatu zuen.
Aktan jasotzen den bezala , ‘aurkari bat lurrera bota eta gol aukera bat eten’ zuen. Munduko Txapeldunak, beraz, ezin izango du Getaferen aurka urtarrilaren 8an Ligako hurrengo norgehiagon jokatu. Egoera honen aurrean, talde zuri-gorriak helegitea jarri du Apelazio Komitearen aurrean.