Kargatzen...
Itxi

Etxean dago

Iñigo Lekuek positibo eman du Covid-19an

EITB Media

Leer en Castellano

Jokalariei eta entrenatzaileei egindako antigeno proben emaitzak negatiboak izan dira denak.

Iñigo Lekue

Athletic Clubek jakinarazi du gaur goizean Iñigo Lekue lehen taldeko jokalariak positibo eman duela Koronabirusagatik.

Jokalaria osasun egoera onean dago eta etxean isolatzeko osasun-protokoloa betetzen ari da.

Antigeno proben gainontzeko emaitzak negatibo izan dira.

Kutsatu ziren lehengoak Iñaki Williams, Unai Nuñez, Oihan Sancet, Iñigo Córdoba, Unai Lopez eta Gaizka Larrazabal izan ziren denboraldiaurrean. Gero Yuri Berchiche eta Aitor Iru atezainen entrenatzailea urrian; Oscar de Marcos eta Ezkieta azaroan, Iñigo Vicente urtarrilean, Peru Nolaskoain martxoan eta orain Lekue.

Albisteak (3)