Itxi

Athletic-Zaragoza partidan

Javi Martinezek Ligan ikusitako azken txartel gorria, baliorik gabe

A.B.

Erredakzioa

Apelazio Batzordeak Athleticek aurkeztutako helegiteak onartu ditu eta zigorra bertan behera geratu da. Zaragozaren aurka egotzia izan zen Ligako azken partidan. Getaferen aurka jokatu ahalko du.

Javi Martinezek ez du falta egiten, baina txartel gorria ikusten du jokaldi honetan. Argazkia: EFE

Apelazio Batzordeak onartu egin ditu Athleticek Javi Martinezek ikusitako azken txartel gorriagatik aurkeztutako helegiteak. Ondorioz, balio gabe geratzen da ezarri zioten partida bateko zigorra. Ondorioz, datorren asteburuan Getaferen aurka jokatu ahalko du erdilari nafarrak.

Athletic-Zaragoza partidan txartel gorria ikusi zuen Javi martinezek. Epaileak Javi martinezek Zaragozako jokalari bati egindako penaltia adierazi zuen eta txartel gorria atera zion. Ez zen inolako penaltirik egon, baina epaileak kanporatu egin zuen Martinez. Athleticek Lehiaketa Batzordearen aurrean helegiteak aurkreztu zituen, baina erakunde honek ez zituen onartu. Azkenean, Apelazio Batzordea izan da guztia bere lekuan jarri duena.


Albisteak (2)