Itxi

Lesioak gainditu dituzte

Athletic: Llorentek eta Igor Martinezek alta jaso dute

Erredakzioa

Aurrelari errioxarrak pasa den ostegunean jaso zuen alta, baina Bielsak ez du Albaceteren aurkako deialdian sartu.

Llorente. Argazkia: EFE

Athleticek Fernando Llorentek eta Igor Martinezek altak pasa den ostegunean jaso zituztela konfirmatu du. Aurrelari errioxarrak atzean utzi du ezker belauneko gonalgia eta arabarrak eskuin oineko haustura.

Llorentek hilabete bat darama zelaietatik at eta entrenamenduetan aritu den arren Marcelo Bielsak ez du Albaceteren aurkako partidarako deialdian sartu. Hala ere, klub zuri-gorriak "taldearekin normal entrenatzen" jarraitzen duela argitu du.

Gainera, Carlos Gurpegik, Aitor Ociok eta Xabi Castillok euren sendatze prozesuekin aurrera jarraitzen dute. Hiru jokalariei ebakuntzak egin behar izan dizkiete eta berreskuratze lanetan Lezaman jarraitzen dute.


Albisteak (2)