Atzera begira
Kopa: Athletici ondo ematen zaio Reala
Erredakzioa
18 aldiz neurtu dituzte indarrak eta zuri-gorriek 8 partida irabazi dituzte; txuri-urdinek 3 baino ez. Aurten, elkarren aurka joka dezakete final-laurdenetan.
Athleticek eta Realak 18 aldiz neurtu dituzte indarrak Errege Kopan. Zuri-gorriek 8 partida irabazi dituzte, 6 berdindu eta 3 galdu. 26 gol sartu dituzte eta 16 jaso.
Txuri-urdinek, ordea, 3 garaipen lortu dituzte, 6 partida berdindu eta 8 galdu dituzte. Golei dagokienez, 16 alde eta 16 kontra.
1910. urtean, eta garai horretako Kopako estatutuen arabera, Realak ez zuen txapelketan partzeko aintzinatasun nahikorik eta Vasconia Sporting Clubek hartu zuen bere lekua.
Aurten elkarren aurka joka dezakete Athletic eta Realak final-laurdenetan. Horretarako, Albacete kanporatu beharko du Bielsaren taldeak eta Mallorca Montanierrenak.
Emaitzak:
1923, Reala-Athletic 0-0 joanekoa, Athletic-Reala 2-0 itzulikoa (Athletic txapeldun)
1930, Athletic-Reala 4-1 joanekoa, Reala-Athletic 1-1 itzulikoa (Athletic txapelduin)
1961, Athletic-Reala 3-1 joanekoa, Reala-Athletic 1-2 itzulikoa
1972, Reala-Athletic 1-1 joanekoa, Athletic-Reala 2-0 itzulikoa
1975, Reala-Athletic 3-1 joanekoa, Athletic-Reala 3-1 itzulikoa
1982, Athletic-Reala 1-0 joanekoa, Reala-Athletic 3-2 itzulikoa
1984, Athletic-Reala 0-0 joanekoa, Reala-Athletic 1-1 itzulikoa (Athletic txapeldun)
1985 Athletic-Reala 2-0 ida, Reala-Athletic 2-1 itzulikoa
1987, Reala-Athletic 0-0 joanekoa, Athletic-Reala 0-1 itzulikoa (Reala txapeldun)