Errege Kopa
Herrera: 'Kanporaketa zabal-zabalik dago'
Erredakzioa
Bilboko jokalariak garrantzi handia eman dio etxean jokatzeari, "zaleek titulu gose handia dutelako".
Ander Herrera Athleticeko jokalariak Albacete Bigarren B Mailan egon arren talde ona dela adierazi du astearte honetan. Gainera, Bilboko taldeak maila baxuagoko aurkari baten kontra galdu ez duen talde bakarra izan dela azpimarratu du.
Bestalde, Herrerak aitortu duenez, joaneko partidaren emaitzak "abantaila txiki bat" utzi dio Athletici, baina kanporaketa "zabal-zabalik" dagoela uste du. Hori dela eta, itxaropentsu agertu da zaleek jokatuko duten paperarekin: "San Mames gurekin batera egongo da, inolako zalantzarik gabe".