Itxi

Final-laurdenak

Kopa: Athletic-Mallorca eta Real Madril-Bartzelona, asteazkenean

Erredakzioa

San Mameseko partida 20:00etan izango da eta Bernabeuko Klasikoa 22:00etan. Itzulerako partidak urtarrilaren 25ean jokatuko dira, Son Moixen 20:00etan eta Camp Noun 22:00etan.

Real Madril-Bartzelona da final-laurdenetako partida erakargarriena. Argazkia: EFE

Errege Kopa oso polito dago eta azken txanpan sartuta dago erabat. Jada badakizkigu zeintzuk diren final-laurdenetarako sailkatu diren zortzi taldeak; Athletic, Mallorca, Espanyol, Mirandes, Real Madril, Bartzelona, Levante eta Valentzia.

Espainiako Futbol Federazioak jakitera eman ditu joaneko eta itzulerako partiden datak eta ordutegiak. Espanyol-Mirandes partidak irekiko ditu final-laurdenak Cornella-El Prat zelaian asteartean (urtarrilaren 17an) 21:00etan.

Asteazkena, urriaren 18a, izango da egun handia bi partida handirekin. San Mamesen 20:00etan Athletic eta Mallorca ariko dira nor baino nor. 22:00etan Real Madril-Bartzelona jokatuko da 22:00etan Santiago Bernabeun. Ostegunean, Mestallan 21:30ean valentziarren arteko derbia jokatuko da, Valentzia-Levante.

Itzulerako partiden datak eta ordutegiak ere jakitera eman ditu Federazioak. Asteartean, urtarrilaren 24an Mirandes-Espanyol norgehiagoka jokatuko da La Anduvan 21:00etan. Urtarrilaren 25ean, asteazkena, 20:00etan Mallorca-Athletic Son Moixen eta 22:00etan Bartzelona-Real Madril 22:00etan Camp Noun. Ostegunean, urtarrilaren 26an Levante-Valentzia partida jokatuko da 21:30ean.

Final-laurdenetakojoaneko partidak:

17/01/2012 21:00 RCD Espanyol - CD Mirandés
18/01/2012 22:00 Real Madrid CF - FC Barcelona
18/01/2012 20:00 Athletic Club - RCD Mallorca
19/01/2012 21:30 Valencia CF - Levante UD

Final-laurdenetako itzulerako partidak:

24/01/2012 21:00 CD Mirandés - RCD Espanyol
25/01/2012 22:00 FC Barcelona - Real Madrid CF
25/01/2012 20:00 RCD Mallorca - Athletic Club
26/01/2012 21:30 Levante UD - Valencia CF

Albisteak (3)