Jamadaporton
Athleticek talde bat du Ginea Bissaun (Afrika)
Erredakzioa
Sanhia Crima Jamadaporton jaiotakoa da eta duela 20 urte heldu zen Euskal Herrira. Herrikideei laguntzen saiatzen ari da, eta Ibaiganen elastikoak eskatu eta talde osorako bi ekipazio eman zizkioten.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jamadaporto 15.000 biztanleko herria da eta Bissautik, Ginea Bissauko hiriburutik, hurbil dago, Afrikako mendebaldean, ozeano Atlantikoaren ertzean. Jamadaportok, Ginea Bissau osoak bezalaxe, beharrizan handiak ditu eta oraindik nabariak dira 2000garren urtean bukatu zen gerra zibilaren ondorioak.
Sanhia Crima Jamadaporton jaiotakoa da eta duela 20 urte heldu zen Euskal Herrira. Herrikideei laguntzen saiatzen da, eta Ibaiganen elastikoak eskatu eta talde osorako bi ekipazio eman zizkioten. Bere herrira eraman eta Jamadaportoko Athletic sortu zuen.