Errege Kopa
Mallorca-Athletic(0-1): Norgehiagoka serioa egin eta finalerdietara!
Erredakzioa
Zuri-gorriek partida serioa egin dute Iberostarren eta Mallorcak ez du apenas arriskurik sortu. Gainera, Calatayud atezainak hutsegite larria egin eta kanporaketa erbakita geratu da.
Fitxa teknikoa:
Mallorca: Calatayud; Cendros (Chori Castro, 67. minutua), Chico, Ramis, Bigas; Pereira, Joao Victor (Marti, 78. minutua), Tissone, Alvaro (Victor, 57. minutua); Alfaro eta Hemed.
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Amorebieta, Javi Martinez, Aurtenetxe; Ander Herrera (Iñigo Perez, 61. minutua), Iturraspe, De Marcos; Susaeta, Muniain (Toquero, 40. minutua); Fernando Llorente (San Jose, 85. minutua).
Gola: 0-1 75. minutua: Ramis bere atean.
Athletic Errege Kopako finalerdietara sailkatu da Mallorcaren aurka norgehiagoka serioa kokatu eta gero. Zuri-gorriak 0-1 nagusitu dira, Mallorcak bere atean sartutako gol bati esker. Neurketa kontrolatzera mugatu dira Bielsaren mutilak eta hori nahikoa izan da Caparrosen taldea gainditzeko.
Lehenengo zatian Athleticek neurketa kontrolatu nahi izan du eta joaneko partidan lortutako aldeari eusteko nahikoa izan zaio. Mallorcak ez du ia arriskurik sortu Iraizozen atean. Mallorcak aukera bakarra sortu du, baina Iturraspek zapuztu du.
Bielsarenen jokoak ez du sakontasunik izan, baina hala ere pare bat aukera argi sortu dituzte. Horietako batean Muniainek barkatu egin du Calatayuden aurrean bakarrik zegoenean. Mallorcako atezainak geldiketa bikaina egin du. Era berean, Herrerak areaz kanpo jaurtiketa ona egin eta Calatayudek aldaratu du.
Aurreneko zatian zelaia utzi behar izan du Muniainek lesionatuta. Nafarraren ordez Toquero berdeguneratu du Bielsak. Muniain modu txarrean erori da Mallorcako jokalari batek falta egin ostean.
Atsedenaldiaren ostean, neurketa ez da gehiegi aldatu eta zuri-gorriak partida kontrolatzen jarraitu dute. Caparrosek aldaketak egin ditu erasokorrago jokatu nahian, baina ez du lortu. Mallorcak aurreneko zatian baino baloi gehiago izan du oinetan, baina ez du arrisku handiegirik sortu.
Gainera, Mallorcako atezainak hutsegite ikaragarria egin eta horrek Caparrosen taldea hondoratu du. Ramis taldekideak emandako baloi batek sareetan amaitu du jokaldi ulertezin batean. Horrela, zuri-gorrien gol bakarra Mallorcak sartu du bere atean eta kanporaketa erabakita geratu da.