Athletic finalerdietan
Athleticek bere 43. finalerdia jokatuko du Errege Kopan
Erredakzioa
Talde bizkaitarrak Mirandes hartuko du finalerdietan. Horrela, bigarren edo hirugarren mailako aurkari bat finalerdietan izango duen hirugarren aldia izango da.
Athleticek bere 43. finalerdia jokatuko du Errege Kopan Mallorca kanporatu ostean. Zuri-gorriek joaneko partidaren 2-0ekoa on egin dute final-laurdenetan, izan ere, 0-1 irabazi zuten itzuliko neurketan, asteazkenean.
Jokatutako 43 finalerdi horietatik, talde bizkaitarrak 28 gainditu zituen eta 18 aldiz txapeldun izan zen. Beste 10 final galdu zituen, ostera, eta 14 aldiz kanpoan geratu zen finalerdietan.
Bestalde, talde bilbotarrak Mirandes hartuko du finalerdietan. Horrela, bigarren edo hirugarren mailako aurkari bat finalerdietan izango du historian hirugarrengoz.
1931ko finalerdietan Logroño hartu zuten zuri-gorriek eta orduan hirugarren mailan zegoen talde errioxarra. 1942an bigarren mailako Valladolid izan zuten aurkari finalaren atarian. 1929tik 2009ra 35 finalerdi jokatu ditu Athleticek.
Valladolid eta Logroño gainditu zituzten zuri-gorriek eta finalerako txartela lortu zuten. Hala ere, ez zituzten bi finalak irabazi, 1931n Betis 3-1 mendean hartu eta txapeldunak izan ziren, baina 1942an Bartzelona izan zen nagusi 4-3.