Itxi

Rayo Vallecano-Athletic

Zuri-gorriek Vallecasen jokatuko dute gaur

Erredakzioa

Koikili eta harrobiko taldeko bi gazte (Ruiz de Gallarreta eta Peña) dira berritasunak deialdian. Javi Martinez eta De Marcos baja dira. Rayok Pulido eta Armenteros fitxatu ditu.

Llorente eta Arribas lehen itzuliko Athletic-Rayo partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Rayo Vallecanoren aurka jokatuko larunbat honetan Vallecasen eta partida arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Zuri-gorriek baja garrantzitsuak dituzte norgehiagoka honetarako; Javi Martinezena eta Oscar de Marcosena, esaterako.

Bielsak Koikili, Ruiz de Galarreta eta Peña sartu ditu deialdian. Honako jokalariek osatzen dute Rayoren aurkako partidarako zerrenda: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Llorente, Koikili, Raul, Susaeta, Iraola, Iñigo Perez, Muniain, Ander Herrera, Ekiza, Ibai, Ruiz de Galarreta eta Peña.

Bestalde, Rayok puntuak behar ditu eta are gehiago bere zelaian. Aurten ez dabiltza fin etxeko partidetan. Neguko merkatuan Pulido eta Armenteros fitxatu ditu Madrileño taldeak.

Ustezko hamaikakoak:

Rayo Vallecano: Dani Gimenez; Tito, Arribas, Labaka, Casado; Movilla, Javi Fuego; Trashorras, Michu, Piti; eta Tamudo.

Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iturraspe; Susaeta, Herrera, Iñigo Perez, Muniain; eta Llorente.

Epailea: Paradas Romero
Futbol-zelaia: Estadio de Vallecas
Ordua: 18.00





Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)