Athleticen aurkaria UEFAn
Lokomotiv Moskvak Pavlyuchenko fitxatu du 13 milioigatik
Erredakzioa
Talde errusiarra Athleticen aurkaria da UEFA Europa Leagueko final-hamaseirenteako kanporaketan. Tottenhamekin akordiora iritsi dira Olga Smoródskaya presidenteak jakitera eman duenez.
Lokomotivek 13 milioi euro ordaindu dizkio Tottenham Hotspursi Olga Smoródskaya klub errusiarreko presidenteak eta talde ingelesaren webguneak jakinarazi dutenez. Aurrelaria asteazken honetan iritsiko da Errusiako hiriburura eta azterketa medikua pasa ondoren aurkeztua izango da.
Denboraldi honetan Pavlyuchenkok 13 partida ofizial jokatu ditu Tottenhamekin eta lau gol sartu ditu, gol bat jokatzen duten txapelketa bakoitzean; Premier League, FA Cup, Curling Cup eta UEFA Europa League.
2005-2006 denboraldian Spartak Moskva taldearekin Errusiako Ligako golegilerik onena izan zen. 2003an lortu zuen bere palmareseko titulu bakarra, Errusiako Kopa. 2008an Eurokopako finalerdietara iritsi zen Errusiako selekzioarekin eta Espainiaren aurka galdu zuten. Eurokopa on bat burututa Tottenhamek fitxatu zuen 15 milioi eurogatik.
Lokomotivek lider moduan hasi zuen denboraldia Errusiako Ligan, baina orain seigarren postuan daude liderra den Zenit San Petesburgengandik 12 puntura.