Prentsaurrekoa
Javi Martínez: 'Hemendik aurrera, partida guztiak finalak dira'
Erredakzioa
Athleticeko jokalari nafarrak garrantzi handia eman dio larunbateko partidara, Espanyolen, aurkari zuzen baten, kontra jokatzen dutelako.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Javi Martinez Athleticeko jokalariak ostegun honetan adierazi duenez, taldea Ligan, Kopan eta Europa Leaguen "bizirik" dagoenez, hemendik aurrera "partida guztiak finalak" dira, eta horietako "lehenengoa larunbatean" izango da, Espanyolen kontra, San Mamesen.
"Hiru txapelketetan lehiatzen ari gara, Liga, Kopan eta Europa Leaguen bizirik jarraitzen dugu, eta orain partida guztiak finalak dira, baten bat galtzen baduzu atzean geratu ahal zarelako", adierazi du Nafarroako jokalariak.
Bestalde, Javi Martinezek Espanyoli buruz hitz egin du: "Oso denboraldi ona egiten dabil eta, gainera, neguko merkatuan fitxaketak egin ditu taldeak, bajak direla eta".