Itxi

538 egun eta gero

10.595 bazkidek ikusiko dute San Mamesetik Athletic-Bartzelona partida

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Klubak futbol-zelaian sartzeko gida bat kaleratu egin du bere webean.

San Mames, pandemia baino lehen. Argazkia: Athletic

San Mamesen futbol-zelaiko harmailetara zaleak bueltatuko dira larunbatean Santander Ligako bigarren jardunaldian Athletic - Bartzelona partidan.

Guztira 10.595 zale izango dira etxean jokatuko den lehen partidarako. Eusko Jaurlaritzaren araudiak esaten du 5.000 pertsona baino gehiagoko ekitaldietan %20ko edukiera ezin dela gainditu, beraz, hamaika mila baino gutxiago izango dira taldea animatzen.

538 egun eta 26 partida igaro dira, hots, 2020ko martxoaren 1ean, San Mamesek zaleak hartu zituen azkeneko aldia da, Athletic-Vila-real partidan.

Ondoren, koronabirusaren pandemia agertu eta harmailak hutsi zirela jokatu egin dira orain arte partida guztiak. dela eta

Jokatutako 26 partida ofizial izan dira, 25 Ligakoak eta 1 Kopakoa. Hamar garaipen, zortzi berdinketa eta zortzi parida galdu dituzte zuri-hgorriek, zenbaki eskasak etxean jokatzeko.

San Mamesera sartzeko gida (Athleticeko webean):

Gogoan izan COVID-19 araudiaren arabera nahitaezkoa izango dela zure NANa, gidabaimena edo pasaportea San Mamesera sartzeko sarrerarekin batera aurkeztea.
Bazkide-txartelak ez du balio estadiora sartzeko, egungo zati bateko edukieraren egoeran.

Kontuan izan, egungo sarbide-murrizketengatik, zure eserlekua ez dela izango zure bazkide-txartelean agertzen dena. Adi egon zure PDF-aren sarreran edo APP-ean agertzen diren eserleku kokapenaren datuekin, eta egokitutako eserlekuan egon, gainerako pertsonengandik ezarritako distantzia gordez.

Mesedez, errespetatu sarreran egokitu zaizun estadiora sartzeko ordutegia, sarbideetan pilaketarik egon ez dadin, eta saihestu talde-kontzentrazioak, bai kanpoan, bai estadioaren barruan.

Maskara nahitaez erabili beharko da une oro estadiora sartzen denetik.

Eraman maskara behar bezala jarrita denbora guztian; izan eskuak garbirik; erabili eskura izango duzun gel hidroalkoholikoa; ez ukitu aurpegia eta beste pertsona batzuek ukitu ahal izan dituzten objektuak.

Debekatuta dago estadioaren barruan jatea.

Estadioan jarritako karteletan eta megafoniaz jakinaraziko da estadiotik kanpora joateko prozedura. Era berean, laguntzaile eta segurtasuneko langileen laguntza izango duzu. Tribunaka, ilaraka eta eserlekuka hustuko da, estadioko irteeretatik gertuen daudenetatik hasita.

Albisteak (3)