Itxi

2. jardunaldia

Athleticek berdindu egin du Bartzelonaren aurka eta denboraldiko bigarren puntua lortu du (1-1)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Iñigo Martinez izan da zuri-gorrien golegilea

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek ezin izan du Bartzelona garaitu eta denboraldiko bigarren berdinketa lortu du LaLiga Santanderreko bigarren jardunaldian. Iñigo Martinez izan da zuri-gorrien golegilea.

Marcelinoren taldeak ezin izan du garaipena eskuratu, nahiz eta Iñigo Martinezen golak taldea markagailuan aurretik jarri, eta puntu bakarra lortu du berriro ere. Hala ere, Athleticek partida ona jokatu du San Mamesen; izan ere, egindako presio altuarekin gertu izan dute garaipena lehoiek.

Aukeraz beteriko baina golik gabeko lehen zatiaren ostean, Iñigo Martinezek buruz erdietsitako golak hasierako hutsekoa hautsi du, 50. minutuan.

Denbora aurrera joan ahala, Kataluniako taldea Agirrezabalaren atera gerturatzen joan da. Azkenean, 75. minutuan, Memphis Depay fitxaketa berriak berdinketaren gola lortu du (1-1).

Horrenbestez, Athleticek ezin izan ditu 3 puntuak eskuratu, aurtengo denboraldian jokatutako partidarik onenean.

Fitxa teknikoa

1 - Athletic Club: Agirrezabala; Lekue, Vivian, Iñigo Martinez, Balenziaga; Berenguer (Morcillo, 81. min), Dani Garcia (Zarraga, 81. min), Vencedor (Vesga, 67. min), Muniain (Nico Wiliams, 76. min); Sancet (Raul Garcia, 67. min) eta Iñaki Williams.

1 - Bartzelona: Neto; Dest (Emerson, 82. min), Eric Garcia, Pique (Araujo, 30. min), Jordi Alba; Busquets, De Jong, Pedri (Sergi Roberto, 62. min); Griezmann, Memphis et Braithwaite (Demir, 62. min).

Golak: 1-0, 50. min: Iñigo Martinez. 1-1, 75. min: Memphis.

Epailea: Juan Martinez Munuera. Eric Garcia kanporatu du txartel gorriarekin (93. min). Bestalde, honako txartel hori hauek erakutsi ditu: Iñigo Martinez (20. min), Athleticen; Eric Garcia (28. min) eta Jordi Alba (76. min), Bartzelonan.

Albisteak (5)

Bideoak (1)