Itxi

Aurrelariaren etorkizuna

Llorente: 'Betiko hemen geratzeko gogoa ematen du eromen honek'

Erredakzioa

"Ileak tente jarri dizkigute", adierazi du aurrelari zuri-gorriak. "Athleticekin txapelketaren bat lortzea da gehien axola zaidana, dagoen gauzarik handiena delako", azpimarratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

San Mamesen Mirandesi irabazi eta Athletic Errege Kopako finalerako sailkatu ostean, "betiko hemen geratzeko gogoak ematen" dituela esan du Fernando Llorentek. Bizkaiko hiriburuan bizi izandako "giroa eta eromena" ikusita Athleticen bizitza osoa egoteko gogoak ematen dituela onartu du aurrelari errioxarrak.

Llorenteren kontratua 2013ko ekainaren 30ean bukatzen da eta aurrelaria eta taldeko zuzendaritza negoziatzen ari dira. "Athleticeko jarraitzaileak zoriondu" nahi izan ditu Llorentek, izan ere, "egun osoan zehar ileak tente" jarri dizkietela onartu du.

"Hala ere, Athleticekin txapelketaren bat lortzea da gehien axola zaidana, dagoen gauzarik handiena delako", erantsi du.


Bideoak (1)